| Azken lanak | |
![]() |
![]() |
| Emakumeak saila | Aurpegiak saila |
|
Nire zentzuak esnatzen hasi ziren eta nire arima airera abiatu, horrela hasi zen egiaren bilaketa berezia. Geroago errenazimendu garaia heldu zen, experientzia eta ezagutzaren ibilbide luze baten hasiera, bere ametsa lortu nahi duenaren betiereko jakintasuna. Orain egiazko amets batean bizi naiz, Emakumearen Esentziak nire obran izandako aldaketa transmititu nahi dut, nire izatearen zati garrantzitsuena bezala, ezinbestekoa ahalguztiduna. Emakumea, nire artelanetan beti egon dena, nire lanaren ardatz bihurtu da. Nire eskuen bitartez hitz egiten duen musa hau, emakumeei kendutako duintasuna eta eskubideak berreskuratzen saiatzen da. Nire artearekin munduaren ikuspegi berri batera hurbildu nahi dut, soilik emakumearen esentziak lortu dezakeen aldaketa gauzatzeko. |


