Diego Moyua

Irudimena helburuak lortzeko arduraduna baldin bada, desiragarri izatearen erruduna magia da.

Margotzen dudan koadro bakoitza, helburu bat da, amaitzean amestutako desio betea bihurtzen delarik.

Margotzea, kremailerak zabaltzean datza, sentsazio berriak bilatu, egonezinak asetu eta batez ere, bizi duzun momentua gozatzea.

Egiten duzuna egiten duzula, harro sentitu. Eta hobeto sentituko zara sentitzen duzun hori margotzen baldin baduzu.

Zer betetzen zaizu? Urik gabe gure gorputza ez da ezer, baina egarririk gabe ere gure gorputzak ez du arima. Edaten duzuna ez da garrantzitsuena, pentsa ezazu zerk asetzen duen zure egarria.

Margotu egin zaitut eta nire ametsa egia bihurtu da; margotzea bizitza da.

 

Azken lanak

13

Obrak
Moyua Arte Galeria

 

Nire zentzuak esnatzen hasi ziren eta nire arima airera abiatu, horrela hasi zen egiaren bilaketa berezia. Geroago errenazimendu garaia heldu zen, experientzia eta ezagutzaren ibilbide luze baten hasiera, bere ametsa lortu nahi duenaren betiereko jakintasuna.

Orain egiazko amets batean bizi naiz, Emakumearen Esentziak nire obran izandako aldaketa transmititu nahi dut, nire izatearen zati garrantzitsuena bezala, ezinbestekoa ahalguztiduna.

Emakumea, nire artelanetan beti egon dena, nire lanaren ardatz bihurtu da. Nire eskuen bitartez hitz egiten duen musa hau, emakumeei kendutako duintasuna eta eskubideak berreskuratzen saiatzen da.

Nire artearekin munduaren ikuspegi berri batera hurbildu nahi dut, soilik emakumearen esentziak lortu dezakeen aldaketa gauzatzeko.

 
nire mezua nire mezua nire mezua

Egindako erakusketak

Arte garaikideko Abartium bilduma, Galería Restaurant El Racó d'en Pep Vicken (Bartzelona). 2014ko Urtarrila- Otsaila.

Arte garaikideko Abartium bilduma, Galería Hotel Restaurant Picasso de Torruella de Montgrí (Girona). 2014ko Urtarrila- Otsaila.

Arte garaikideko ABARTIUM bilduma abenduaren 14tik 2013ko urtarrilaren 30era LA ENCARTADA museoan, Balmaseda (Bizkaia).

Bartzelonako PERE CASALDALIGA ARETOAN, 2012ko maiatzaren 31tik, uztaila 31arte.

Ermuako Lobiano jauregian erakusketa, 2012ko urtarrilaren 16etik 29ra, Bizkaia.

Erakusketa Torrebillelan Mungian (Bizkaia) 2011ko Irailaren 16tik 30era.

Egungo artearen feria "ARTEANDO" (Fikoba-Irun) 2011ko uztailaren 21tik 26ra.

Bartzelonako Circuit Artistic SYK erakusketa,, 2011ko apirila, ekaina eta uztailan zehar, Bartzelona.

Soraluzeko Oreka Art Galerian erakusketa, 2011ko urtarrilaren 21etik otsailaren 6ra,Gipuzkoa.

Leer más

sinaduradiegotxuria